ESPAINIAKO KATEAK

Estreinaturiko saio gutxi izan dira errentagarriak

2003ko uztailaren 24a
00:00
Entzun
T5, A3 eta TVE1 kateen denboraldiko 40 estreinaldietatik sei saiok bakarrik lortu dute arrakasta (kateen batez besteko audientziatik gora). T5eko Los Serrano telesaila izan da nabarmenena (%35,2). Kate horretako Salsa Rosa eta Hotel Glam saioek ere bildu dituzte ikusleak. Nadie es perfecto, 20 tantos, Una nueva vida, Vivo cantando eta beste batzuk, ordea, katearen batez bestekotik behera gelditu dira. Adierazgarriagoa izan da A3ko estreinaldiekin gertatutakoa: 20 saio berrietatik soilik La isla de los famosos-ek lortu du ikus-entzule kopuru duina (%22,7). Planeta taldeko katearentzat porrot handia izan da X ti, London Street, Codigo Fuego edo El Pantano.

TVE1 katean Smallville telesail estatubatuarra izan da estreinu onena (%26,4). Karlos Argiñanok aurkeztutako sukaldaritza programak ere datu bikainak lortu ditu (%33,9). Hala ere, beste lau saio berrik ez dute halakorik lortu, tartean La vida de Rita eta El programa del Lunes.Duela gutxi estreinatu diren A3ko Verano3 eta TVE1eko El verano ya llegó saioek nahiko datu eskasak lortu dituzte (audientziaren %15 baino guxtiago).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.