Komunikazioa
ETB ezingo da aurkeztu Nafarroako lehiaketara
TELEBISTA. Juan Luis Sanchez de Muniain Nafarroako Gobernuko bozeramaileak, Bilduko Aitziber Sarasolaren galdera bati erantzunez, adierazi du ETB ezingo dela aurkeztu Nafarroako LTDko lizentzia lehiaketara. Canal4 eta Popular TV kateek emititzeari utzi ostean, bi lizentzia libre gelditu dira. «Baina telebista publikoak ez dira sartzen lizentzien sisteman, beste araudi legal bat dutelako», azaldu du UPNko kideak. Bilduko ordezkariak ETB digitalean ezin ikustea kritikatu du: «Gobernu foralak ez du inolako borondaterik Eusko Jaurlaritzarekin 2009an sinatu zuen akordioa betetzeko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu