Komunikazioa

ETB1ek, %1,7ko kuota urrian; ETB2k, %7,5ekoa

2011ko azaroaren 3a
00:00
Entzun
TELEBISTA. ETB1ek 2011ko datu apalenetan bigarrena izan du urrian: Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan %1,7ko ikusle kuota eskuratu du. Duela bi urte garai berean baino puntu bat eta lau hamarreko gutxiago du euskarazko kateak. ETB2 kateak, berriz, %7,5eko ikusle kuota izan du, duela bi urte baino lau puntu eta zazpi hamarreko gutxiago. ETB1en, 2011ko batez bestekoa ez da %2ra iristen, eta ETB2koa %8koa da. Espainian, La1 da liderra (%14,6), Tele5 bigarrena (%14) eta Antena3 hirugarrena (%12,1). Azken hilean, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan herritar bakoitzak egunean 236 minutu pasatu zituen telebistaren aurrean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.