Aurreko hiru hilabeteetan eta oro har 2010. urtean izan duten beheranzko joera hautsi dute azaroan ETB1ek eta ETB2k. Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan euskarazko kateak %2,2ko ikusle kuota izan du, aurreko hilabetean baino hiru hamarreko gehiago. Gaztelaniazkoak, berriz, sei hamarreko irabazi ditu urriko datuekin alderatuta. Iaz hilabete berean bi kateen datuak dezente hobeak ziren, ordea: 2009ko azaroan ETB1ek %2,7ko kuota izan zuen -orain baino puntu erdia gehiago- eta ETB2k %12ko kuota -aurten baino hiru puntu eta sei hamarren gehiago-.
ETB3k urriko datua berdindu du azaroan: %0,5eko kuota.
Tele5k oso indartsu jarraitzen du Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Liderra da, %18,2ko ikusle kuotarekin.
Telebista kontsumoari dagokionez, ikusle bakoitzak lau ordu eta hamar minutu pasatzen ditu pantaila txikiaren aurrean, iaz baino 25 minutu gehiago.
Espainian, La1 katea da gehien ikusten dena (%15,2). Bigarren tokian, Tele5 dago (%14). Eta, hirugarrenean, Antena3 (%11,3).
Katalunian TV3 da liderra. %17,1eko kuota izan du, eta bi puntu irabazi ditu.
KOMUNIKAZIOA
ETB1ek eta ETB2k gora egin dute azaroan, aurtengo joera hautsiz
Euskarazko kateak %2,2ko batez besteko kuota izan du, eta gaztelaniazkoak %8,4koa, EAEn
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu