Sukaldaritza

Etxebarri eta Mugaritz jatetxeak, munduko hamar onenen artean

Modenako (Italia) Osteria Francescana jatetxeak lortu du lehen postua eta Gironako (Katalunia) El Celler de Can Rocak bigarrena.

Osteria Francescana jatetxeko jabeak saria eskuetan dutela. LUIS TEJIDO, EFE
arantxa elizegi egilegor
2018ko ekainaren 20a
09:50
Entzun

Berriz ere munduko jatetxe onenen artean sailkatu dira Euskal Herriko bi: Andoni Luis Adurizen Mugaritz eta Victor Anginzonizen Etxebarri. Duela urtebeteko tokiari eutsi dio lehenak eta bederatzigarren geratu da. Etxebarrik, aldiz, hirugarren egin zuen duela urtebete eta hamargarreen tokiarekin konformatu behar izan du aurtengoan.

Lehen 50en artean agertzen dira baita ere Juan Mari Arzaken jatetxea, 32. tokian —iaz baino bat beherago—, eta Eneko Atxaren Azurmendi, 43.ean —38.a lortu zuen iaz—. Pozik agertu da, hala ere, Atxa Azurmeendik jatetxe iraunkorrenaren saria jaso duelako. "Bultzada garrantzitsua da honakoa. Egindako ahaleginaren saria da hau. Argi geratu da ez dugula soilik bezeroentzat lan egiten, baita etorkizun hobearen alde ere".

Aldakeetak izan dira lehen postuetan ere. 2017an munduko jatetxe onenaren titulua lortu zuen Daniel Humm sukaldariaren New Yorkeko Eleven Madison Park laugarren geratu da aurten, eta Italiako Modena hirian dagoen Osteria Francescanak eskuratu du lehen postua. Pozik agertu da Massimo Bottura sukaldaria: "Ez dut uste munduko jatetxe onenan gaernik baina bai eragin handiena duena".

Bigarren tokian sailkatu du Roca anaien El Celler de Can Roca, eta hirugarren Frantziako Mirazur jatetxea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.