Etxeko eta kanpoko doinuak

A Wilhelm Scream AEBetako taldeak eta Mantisa euskal taldeak kontzertua emango dute gaur Donostian

Mantisa talde zarauztarra bigarren diskoa prestatzen ari da. BERRIA.
Erredakzioa
2012ko apirilaren 11
00:00
Entzun
Donostiako Mogambo aretoan kontzertua egingo dute gaur A Wilhelm Scream hardcore taldeak eta Mantisa rock taldeak,20:30etik aurrera.

A Wilhelm Scream taldea 1996an sortu zen, Massachusetts-en (AEB). Hamar urte baino gehiago daramatza punk eta rock musika mundura zabalduz. Career Suicide da taldearen azkeneko diskoaren izena; 2007an kaleratu zuten. Taldekideak aldatuz joan dira, baina Trevor Reillyk, Nuno Pereirak eta Nick Angelinik elkarrekin jarraitzen dute hasieratik. Taldeak ikuskizun bihurtzen ditu zuzenekoak.

Mantisa, berriz, etxeko taldea da. Zarautzen (Gipuzkoa) osatu zuten, 2004. urtean. Hardcore musikaren bidetik egin zituzten lehenengo pausoak, baina taldeak irekita dauzka egungo rock estiloaren barneko ate guztiak. Iosu Gonzalezek (ahotsa eta gitarra), Ganix Illarramendik (gitarra eta ahotsa), Iñigo Azkuek (baxua) eta Iñaki Castrok (bateria) osatzen dute taldea. Gonzalezek grabatu eta masterizatu du laukotearen lehenengo lana, Mantisa izenekoa, eta Iruñeko Gor diskoetxeak argitaratu du. Abestietan taldekideen bizipenak jasotzen dira. Orain, bigarren diskoa grabatzen ari dira. Azken urteetan, Euskal Herrian eta Katalunian eman dituzte kontzertuak.

A WILHELM SCREAM ETA MANTISA

Noiz. Gaur, 20:30ean.

Non. Mogambo aretoan, Donostian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.