Honatx telebista kateek 2011. urteari ongietorria nola emango dioten:
Hamaika
Bat eta bat berezia emango dute 21:00etan, eta saio bera errepikatuko dute 22:50ean; tartean, Kulturzulo izango da 22:30ean. Bat eta bat-en gabon gauerako Pirritxek, Porrotxek eta Olentzerok eman zuten mezua berreskuratuko dute. Xabier Leteri egindako omenaldi bat eta elkarrizketa bat emango dituzte. Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finalaren laburpena egingo dute. Bilboko Kafe Antzokiaren 15. urteurrenaz ariko dira. Eta Etxerat-eko Natxi Aranburu eta Oihane Osamiz elkarrizketatuko dituzte. Kanpaikadarik ez dute emango.
ETB1
Gabon zaharreko programazio berezia 21:50ean hasiko da, Klaudio Landak aurkeztutako Kantuz 2011 saioarekin. Bertan Oh Happy Day lehiaketan aritutako abesbatzek kantatuko dute. Kanpaikadak Anjel Alkainek eta Ainere Tolosak emango dituzte, Julian Iantzi eta Anne Igartiburu imitatuz. Halaber, Wazemank-eko aktore koadrilak Kontu langostino burukin umore saioberezia egingo du, 23:45etik 00:50era. Aitziber Garmendiak aurkeztuko du, Ainere Tolosarekin batera.
ETB2
Ibon Uzkudunek emango dio 2011ri ongietorria Badator 2011 saio berezian (23:30). Ondoren, Vaya semanita-ko esketxak izango dira ikusgai.
La1
Anne Igartiburuk eta Jose Motak emango dituzte kanpaikadak. Ondoren, Igartiburuk berak aurkeztutako 2011, parte de tí saioa aurkeztuko du. Ricky Martinek, David Bisbalek eta Juan Luis Guerrak parte hartuko dute.
La2
Carmen Posadasek, Jose Maria Pouk, Ferran Adriak eta Thyssen baronesak gertakizun pertsonalak kontatuko dituzte, 23:00etan.
Antena3
Jorge Fernandezek eta Sandra Daviuk emango dituzte kanpaikadak Madrilgo Puerta del Soletik. Ondoren, Cantando al 2011 saioa izango da honako kantari hauekin: Shakira, Paulina Rubio, Edurne, David Civera Camela... Abestiak «karaoke efektuarekin» emango dituzte.
Cuatro
Tonterías las justas saioko kideek emango dituzte kanpaikadak. Ondoren, Especial surferos 2010 saioa izango da.
Tele5
Kanpaikadak Sara Carbonerok, Pilar Rubiok eta Marta Fernandezek emango dituzte. Ondoren, Paz Padillak eta Joaquin Pratek La noche en Paz saioa aurkeztuko dute.
La Sexta
Berto Romerok eta Ana Morgadek emango dituzte kanpaikadak. Jarraian, Buenafuente saioko kolaboratzaileek gidatutako programa berezia izango da.
TF1
Urte berriari ongietorria emateko, En route pour 2011 saio berezia aurkeztuko dute Arthurrek eta Marion Jollesek, 20:45etik 00:20era. Jarraian, musika saio bat izango da. Kantarien artean. Sylvie Vartan eta Patrick Bruel egongo dira.
France2
Patrick Sebastienek urtero bezala agurtuko du urtea, Le plus grand cabaret du monde sur son 31 saioarekin (20:35). Amaitzean, 00:45ean, Bizeten Carmen operaz gozatu ahalko da.
France3
Parisko Crazy Horse kabaretari buruzko dokumentala emango dute 23:05etik 00:50era. Ondoren, Les chevaliers du fiel ikuskizuna izango da.
Etxerat-eko bi kideren hitzak adituko dira Hamaikan urteko azken saioan
ETB1 katean 'Wazemank'-eko aktoreek 'Kontu langostinu burukin' egingo dute, 23:45ean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu