Komunikazioa
Etxezarreta eta Barrena solasean Euskadi Irratian
IRRATIA. Azaroan beteko dira 30 urte Euskadi Irratia sortu zela. Eta ospakizunen artean Irratilagunak egitasmoa antolatu dute. Tertuliakideak binaka elkartuko dituzte, hainbat solasalditan. Aurrenekoa datorren asteartean izango da, Donostiako San Telmo museoan (19:30). Pernando Barrena eta Ramon Etxezarreta gaur-gaurko kontu politikoez eta tertuliakide izatearen esperientziaz ariko dira, Manu Etxezortu gidari dela. Udazkenean beste bost solasaldi egingo dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu