Etzi, Donostitruk bigarren eskuko gauzen merkatua
DONOSTIA. Easo plazan Donostitruk izango da larunbatean. Bigarren eskuko gauzen merkatua hilero egiten da, eta produktuak berrerabiltzea da asmoa, bide batez zabor gutxiago sortzeko. Erosteaz gain, gauzak ere sal daitezke, goizean antolatzaileen postura joz. Salmenta postu bat edo informazioa www.donostitruk.org gunean eskura daiteke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu