Komunikazioa

Eugeni Sallent da Kataluniako telebista publikoko zuzendari berria

Kataluniako Kazetarien Sindikatuak Monica Terribas kargutik kentzea salatu du adierazpen batean

urtzi urkizu
Donostia
2012ko apirilaren 28a
00:00
Entzun
«Diru gutxiagorekin gehiago egin behar da. TV3ren modeloa defendatzen jarraitzeko baliabideak optimizatu behar dira». Adierazpen horiek egin ditu Eugeni Sallent TVCko zuzendari berriak (Sabadell, Katalunia, 1962). Informatikako lizentziaduna da Sallent. 1995etik 1999ra, Catalunya Radioko kudeatzailea izen zen. 1999an, Radiocat XXIko (RAC1) zuzendari nagusi izendatu zuten. 2003tik 2010era, berriz, irrati pribatu katalanak biltzen dituen ACR elkarteko presidentea izan zen.

Kontrako botorik gabe izendatu dute Sallent, baina ezkerreko alderdiek gaitzetsi egin dute Monica Terribas kazetaria kargutik kendu izana. Kataluniako kazetari gehienen artean ez dute begi onez ikusi Terribasekin gertatutakoa. Hala, Kataluniako Kazetarien Sindikatuak adierazpen ofizial bat egin du TVCko zuzendaria kargutik kendu izana salatzeko: «Erabakia irizpide politikoengatik hartu dute eta ez profesionalengatik». Sinadura bilketa bat ere bada Interneten, Salvem Monica Terribas al capdavant de TV3 leloarekin. Egun gutxitan zazpi mila sinadura jaso dituzte. TVCko langile batzordeak ere politikotzat jo du erabakia.
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.