Maratila

Euripean

Lucien Etxezaharreta.
2011ko apirilaren 2a
00:00
Entzun
Mizel Theret eta Johanna Etxeberrik eman Euripean dantza sorkuntza jendetasunaz eta biziaz egin ikuskizun gogoetagarri agertu zen Miarritzen. Eguneroko jantzitan bezala, bi lagunek banbuzko makil luze batekin dantza emozioz betea eman zuten: gelditasunaren eta mugimendu astiroaren artean, noizbehinka bizinahi basaren garraziarekin, jokatu dira Japoniako kultur zaharraren oihartzun batekin. Sendi zitekeen pertsona munduko harat honat dorpeen menpe, baina askatasun bilaketa etengabearekin.

Euripean? Menturaz Shohei Imamura-ren Euri beltza filmean agertzen den hura? Gerra ondoko lano beltza, herioaren bakeak eman geriza betierekoaren antzarekin. Dantzarien aurpegiak oso hieratikoak ziren, betierean geldiak, nonbaiteko Ramses baten aurpegi noblea bezalakoa Orienteko basamortuetako otoizlari zuhurren gelditasun eta irri izoztuarekin.

Bai, Japoniarrek duintasun irakaspen bat ematen ari digutelarik, gure estoizismo ahaztuaren edo Sokrates baten fermutasunarekin, bi dantzariek beren makil luzearekin, gorputzarekin bat egiten zuenarekin, halako ideograma lerrokada bat eskaini ziguten.

Batzuk Ekialde urruti horren ideogramen esanahia ulertarazten saiatzen zaizkigularik, gauzaren irudia eta hori esan nahi duen idatzi-marrazkiaren koinzidentzia lortzen dute. Hemen etsipen eta minak ageri ziren moldatu itxurekin, baina ere jendakiaren betiko mezuarekin: esperantzak eta kemenak beti zutik jartzeko ahala pizten dutela. Irakaspen profetikoa eskaini ziguten Mizel eta Johannak. Eskerrak umilki eskain diezaizkiegun.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.