EUROPAKO ELUR JAUSIEN ARRISKU ESKALA

2021eko otsailaren 13a
00:00
Entzun
Europako elur-jausi abisuen zerbitzuak ezarritako estandarra bost mailatako arrisku eskala bat da. 1993an onartu zen, herrialde bakoitzeko sailkapen ez-estandarrak ordezkatzeko.

1. Ahula
Elur mantua ondo egonkortua dago. Elur jausiak askatzea, orokorki, aldapa handiko maldetan eta eremu kaltegarrietan askatzea posible da bakarrik, eta gainkarga indartsuen ondorioz. Bat-batean elur jausi txikiak askatu daitezke.

2. Mugatua
Aldapa handiko malda batzuetan, elur mantuaren egonkortasuna moderatua da bakarrik. Gainerakoetan, ordea, orokorrean ondo egonkortua dago. Gainkarga indartsuz aska daitezke elur jausiak, aldapa handiko maldetan bereziki. Elur jausi handiak bat-batean askatzea ez da ohikoa.

3. Nabarmena
Aldapa handiko malda askotan, elur mantuaren egonkortasuna ahula edo moderatua da. Gainkarga ahulez ere askatu daitezke elur jausiak, aldapa handiko malda aproposetan bereziki. Kasu batzuetan, elur jausi ertainak gerta daitezke, eta, kasu bakanetan, bat-batean askatutako elur jausi handiak.

4. Handia
Aldapa handiko malda gehienetan mantua ez dago ia egonkortuta. Gainkarga ahulez ere askatu daitezke elur jausiak aldapa handiko malda ugarietan. Kasu batzuetan, elur jausi ertain asko gertatu daitezke, eta, maiz, bat-bateko askatze handiak.

5. Oso handia
Elur mantua ezegonkorra da orokorrean. Elur jausi handiak espero dira, sarritan oso handiak, bat-batean askatuak, eta aldapa txikiko maldetan ere gerta daitezke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.