Turismoa

Europako hondartzarik onena aukeratu dute Kontxa

TripAdvisor webguneko erabiltzaileek Donostiako hondartza aukeratu dute Europako hondartza guztien artean gogokoen, bigarren urtez jarraian. Munduko hondartzen sailkapenean seigarren postuan kokatu dute.

Donostiako Kontxa hondartza, udako egun batean. Artxiboko irudia. JUAN CARLOS RUIZ, ARGAZKI PRESS
2018ko otsailaren 21a
16:53
Entzun

Donostiako Kontxa hondartza Europako hondartzarik onena da TripAdvisor webguneko erabiltzaileen iritziz. Bidaiariek hari eman diote puntuaziorik altuena, eta, horrenbestez, Traveller´s Choice saria eskuratu du, bigarren urtez jarraian. Horrez gain, seigarren postua lortu du munduko hondartzarik onenen sailkapenean. Hala jakinarazi du Donostia Turismoa & Convention Bureau udal enpresak.

Saria neguan jaso izanak Kontxako hondartza "ohiko testuingututik kanpo" bisitatzeko deia indartzea espero du Donostia Turismoa & Convention Bureauk. Hain justu, Kontxa, neguan maiteminduko zaituen hondartza kanpaina du abian, Donostia udaratik kanpoko urtaroetan ere bisitatzeko, "jendetzarik gabe".

Ernesto Gasco Turismo zinegotzia pozik agertu da aitortzarekin. Gascok nabarmendu du "balio erantsia" duela izendapenak, bidaiariek eurek aukeratu baitute Kontxa Europako hondartza guztien artean. "Kontxa gure eskaparaterik onena da", adierazi du. Gascoren esanetan, "Donostia Europako hiri turistiko gogokoenen artean" kokatzeko lan egingo du udalak.

 

 

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.