Komunikazioa

Europako Irrati Komunitarioen I. Foroa egingo dute ostegunetik aurrera

Antxeta irratiak antolatutako topaketak Irunen, Hendaian, Donostian eta Hernanin izango dira

Antxeta irratiko estudioetako irudi bat, Hendaian. NICOLAS MOLLO.
urtzi urkizu
Donostia
2011ko urtarrilaren 30a
00:00
Entzun
Europako I. Irrati Foroa antolatu du Antxeta irratiak, «informazio eta komuniazioaren gizartean, komunikazioaren hirugarren sektoreak komunikazio eskubidearen garapenean eta bermean egiten duen ekarpena jaso eta gizarteratzeko». Datorren ostegunean hasiko dituzte topaketak. Aurreneko bi egunetan hitzaldiak egingo dituzte, Hendaian, Donostian, Hernanin eta Irunen. Azken egunean, larunbatean, Europa osotik iritsitako irratien ordezkariei euskal esparru komunikatiboa ezagutzeko aukera emango diete.

Antxeta irratiak bere hamargarren urteurrenaren harira antolatu ditu topaketak. Irrati komunitarioen lanaz hausnartu nahi dute. «Bide horretan, komunikazioari dagokionez eta parte-hartzeari dagokionez, irrati komunitarioen ekarpena ikusarazi nahi dugu», diote Antxetako arduradunek. «Horrez gain, zabaldu nahi dugu hizkuntza gutxituak babesten, garatzen eta hizkuntza normalizazioaren eta hizkuntza aniztasunaren alde egiten dutenen lana». Gatazka sozialetan eta gatazka politikoetan irrati komunitarioen ekarpena ere zabaldu nahi dute. Topaketetan, egungo legedia aztertu, esperientziak partekatu eta erronkak identifikatuko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.