Irratia

Euskadi Irratia Alavesen eta Realaren arteko partidan egongo da

Ekainaren 18an jokatuko den euskal derbiaren zuzeneko kontaketa Mendizorrotzatik egin ahalko du Euskadi Irratiak. Aste honetan jakin da EGMko datuen arabera sartu ahalko zutela irratiek futbol zelaietara.

jarraia182794.jpg
2020ko ekainaren 13a
15:56
Entzun

Euskadi Irratiak Alaves eta Realaren arteko derbiaren zuzeneko kontakizuna egingo du Mendizorrotza futbol zelaitik. Futbol liga berriz abiatu da, baina ohi baino komunikabide gutxiago ari dira zelaietatik bertatik jarraipena egiten. Espainiako Ligak aste honetan jakinarazi du EGMko datuen arabera emango dituela zelaietako jarraipena egiteko akreditazioak. Bihar bertan, esaterako, Reala eta Osasunaren arteko derbian Euskadi Irratia, Radio Euskadi eta Madrilen egoitzan duten bost irrati sartuko dira Anoetara kontakizuna egitera; San Mamesen Athleticek Atletico Madrilek jokatuko duten partidan ere izango da Euskadi Irratia. Lekuan lekuko audientzia datuen araberako galbahe horrekin, ekainaren 18an Mendizorrotzan jokatuko den derbitik kanpo geratuko litzateke Euskadi Irratia, baina Alavesek irratiari jakinarazi dionez, Espainiako Ligarekin negoziatu dute Euskadi Irratiak zuzeneko kontakizuna egin dezan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.