Komunikazioa
Euskadi Irratiak 102.000 entzule ditu egunero
IRRATIA. CIESen urteko lehen neurketaren arabera, Euskadi Irratiak 102.000 entzule ditu. Gazteak 122.000 entzule ditu; Radio Euskadik, 190.000; eta Radio Vitoriak, 33.000. Boulevard saioak, Dani Alvarezek gidatuak, 137.000 entzule ditu goizero. CIESen arabera, EITBko irrati guztien entzule kopurua 475.000 da, EGMren ikerketan baino 20.000 gehiago. Bestalde, ETB2 kateak 677.000 ikus-entzule ditu, eta ETB1ek eta ETB3k 168.000 ikusle dituzte bien artean. Hego Euskal Herri osokoak dira datuak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu