Errezeta

Euskal baserriko oilasko betea

2011ko abenduaren 17a
00:00
Entzun
OSAGAIAK

Euskal baserriko oilasko bat

Golden motako 3 sagar (karamelu likidoan egosiak)

150 g gaztaina pure naturala.

12 tipulin

100 g onddo

Baso bat ardo zuri









Sagarrak prestatu, eta gordinik lau zatitan ebaki. Flan batentzako bezalako karamelua egin, ura gehitu eta hantxe sagarrak egosi.

Gaztaina purea egiteko, gaztainak —zurituak eta gordinak— estali arteko esnetan egosi behar ditugu. Puregailutik pasatu eta gatza bota.

Oilaskoari hezurrak kendu behar dizkiogu, bizkarretik hasita bularrezurra ateraz. Izterrak eta hegalak markatuta utziko ditugu.

Oilaskoaren barruan gaztaina pure dezente jarriko dugu, eta horren inguruan sagar egosiak. Oilaskoa itxi eta lotu egingo dugu, eta bere formarekin utzi.

Oilaskoa betiko erara erreko dugu 50 edo 60 minutuan. Koipea kendu, ardo zuria gehitu eta erretakoaren zukua aterako dugu.

Saltsa horretara, tipulin glasatu batzuk eta koipea kendu ondorengo saltsa horretan gorritutako 100 g onddo botako ditugu.

Sokak kendu eta oilaskoa bero-bero zerbitzatu, bere saltsarekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.