Gaur amaituko da Durangoko Euskal Denda eskulangintza azoka bisitatzeko aukera, Euskal Disko eta Liburu Azokarekin batera itxiko baita. Guztira, 66 saltokitan banatuta, 56 eskulangileren lanak ikusi eta erosteko modua dago azokan.
Asteartean ia 6.000 lagun joan ziren azokara, eta ordura bitarte, 13.000 lagun jaso zituen eskulangile azokak.
Zuzeneko erakustaldiak egiten dituzte artisauek: Alex Gonzalez buztinlariak, Amaia Conde egurra lantzen duenak eta Igor Obeso beira lantzaileak bisitarien aurrean ari dira euren trebezia erakusten.
Urteroko gisan, Arbaso elkarteak eta Euskal Dendak eskulangintzaren eremuan jarduten duten lagunak saritzeko Artetsu sariak banatu dituzte. Mercedes Fernandez kazetariak hedabideetako saria eskuratu du, Bediako Udalak erakundeen saria eta Mariano Santa Cruz eskulangileak bizitza osoarena. Tradizioak hedatzeagatik egin duen lanarengatik Kriskitin Durangoko dantza taldea saritu zuten.
Artetsu sariekin batera eman dute azokako saltokirik politenaren saria. Alex Redondoren saltokia izan da garaile. Euskal Herrikoak ez ezik, Galiziako eskulangileak ere badaude aurten.
Euskal Denda eskulangintza azokaren azken eguna
Merkatuan 56 eskulangile daude, 66 saltokitan banatuta; Galiziako eskulangileak ere badaude aurten
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu