Euskal Estatu bideragarria

Independentziak Euskal Herriaren ekonomiari egingo liokeen mesedeaz arituko da Oskar Arantzabal, Leitzan

Erredakzioa
2010eko abenduaren 1a
00:00
Entzun
Oskar Arantzabal ekonomialaria Euskal Estatu baten bideragarritasun ekonomikoaz mintzatuko da gaur Leitzan. Deustuko Unibertsitatean ikasi zuen, eta hamabi urtez aritu da esportazioan lanean. Estatu txikiek krisi garaian dituzten aukerak aztertu ditu.

Massachusettsko Teknologia Institutuak 2003. urtean argitaratu zuen The size of nations [Nazioen tamaina] liburuan oinarrituko da Arantzabal, ekonomia aldetik estatu baten tamaina ideala zein den eztabaidatzeko. Azterketa horren arabera, bat eta bost milioi biztanle arteko estatuek dituzte giza garapenaren indizerik hoberenak, esaterako Danimarka, Norvegia, AEBetako estatuak eta Alemaniako Land bakoitza.

Arantzabalen arabera, II. Mundu Gerra amaitu zenetik halako hiru da gaur estatu kopurua eta aurrerantzean ere hori izango da joera. Globalizazioa da gakoa fenomenoa azaltzeko: Estatu txikiak irekiagoak dira esportatzeko eta inportatzeko, eta askoz gehiago irabazten dute mugak zabaltzean. Izan ere, estatu handiak eredu autarkikoa gogoan garatu zituzten, hau da, bakoitzak behar duen guztia ekoizten saiatu beharko litzateke, inportazioak ahalik eta gehien murrizteko. Espainia, Frantzia eta Erresuma Batua lirateke horren eredu. Merkatua asetuta dagoela eta, Espainia Euskal Herriarentzat kostua bihurtu dela dio ekonomialariak.

OSKAR ARANTZABAL

Noiz. Gaur, 19:30ean, Batzar Aretoan, Leitzan (Nafarroa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.