Euskal funk hotsak, Soraluzen

The Cherry Boppers Bilboko funk taldeak joko du gaur Soraluzen, Surfin Kaos eta Mantra taldeekin batera

Japonia eta Herbehereetara iritsi dira The Cherry Boppers. BERRIA.
2011ko uztailaren 23a
00:00
Entzun
Musika eskaintza zabala eskainiko dute Soraluzeko Santiago eta Santa Ana jaiek asteburu honetan. Gaur gauean, 23:00etatik aurrera, egungo musikaren luxuzko bi ordezkari igoko dira txosnagunean kokatutako agertokira: Surfin Kaos eta Mantra. Haiekin batera, The Cherry Boppers Bilboko taldea arituko da, nazioartean zeresana izan duen jazz funk boskotea.

Soul, blues, reggae eta ryhtm & blues soinuen zale amorratuak dira bilbotarrak, eta gaurkorako jazz funk soinuez aberastutako ikuskizuna prestatu dute. AEBetako musika beltza oinarri hartuta, euren hots pertsonala sortzea lortu, eta bi disko plazaratu dituzte: Dressin' The Puppet, 2006an, eta Play it again!, 2008an. Horrez gain, azken honen bertsio disko bat aurkeztu dute, Remix it again! izenburupean.

Taldearen abestiak indar handiz zabaldu dira Euskal Herritik kanpo, eta Herbehereetan eta Japonian diskoak saltzea lortu dute. Internet da musika zabaltzeko erabili duten bitartekoa, euren arabera, euren helburua kulturala delako, «ez komertziala».

Gaur iritsiko dira The Cherry Boppers Soraluzera, Surfin Kaos eta Mantra talde ezagunekin batera aritzeko. Kontzertuak 3:00ak aldera amaituko dira, baina txosnek zabalik jarraituko dute.

Asteartean amaituko dira aurtengo festak Soraluzen.

THE CHERRY BOPPERS, MANTRA ETA SURFIN KAOS

Non. Txosnetan.

Noiz. 23:00
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.