Komunikazioa

Euskal gatazkari buruzko erreportajea emango du gaur France Culturek

Aurore Martin, Jon Iñarritu, Julen Madariaga eta Jean Pierre Massiasen ahotsa entzungo da

urtzi urkizu
Donostia
2012ko urtarrilaren 20a
00:00
Entzun
France Culture irrati publikoak euskal gatazkaren inguruko erreportaje berezia emango du gaur, 18:15etik 19:00etara. Florence Sturm da erreportajearen egilea —Euskal Herrian hainbat urtez aritu zen lanean—.

Sturmek pertsona hauek elkarrizketatu ditu erreportajerako: Aurore Martin (Batasuna), Federique Espagnac (PSF), Juana Bengoetxea (PP), Ruben Mujika (UPD), Jon Iñarritu (Amaiur), Julen Madariaga (ETAko sortzaileetako bat), Martxelo Otamendi eta Gorka Landaburu kazetariak, eta Rafael Larretxea (preso politiko baten senidea).

Erreportajean euskal gatazka beste herri batzuetako gatazkekin ere konparatu nahi izan dute.

«ETAk armak utziko zituela esan eta hiru hilabetera, jakin nahi dugu egun zertan den Euskal Herriko egoera politikoa. Frantzian jende askok pentsatzen du ETAren iragarpenaren ostean gatazka bukatu dela», azaldu zion joan den astean France Cultureko kazetariak BERRIAri.

Sturmen aburuz, Frantziako komunikabideek ez dute interesik Euskal Herrian gertatzen ari denarekin: «Pentsatzen dute Espainiako gai bat dela, eta apenas jartzen dioten arretarik».
Gaiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.