Euskal Herria Zuzenean jaialdia Heletan egingo dute 2014ra arte

Ekainaren 29tik uztailaren batera izanen da; eta egun horietaz gain, urte guziko egitaraua prestatu dute

Erredakzioa
2012ko urtarrilaren 15a
00:00
Entzun
Euskal Herria Zuzenean festibalak Heletan (Nafarroa Beherea) jarraituko du, gutxienez 2014 urtera arte. Hori erabaki zuten atzo festibaleko kideek Heletan bertan egindako batzarrean. 35 laguntzaile elkartu ziren, festibalaren etorkizunaz aritzeko eta 2012 urterako egitasmoak zehaztuz joateko. Aurten, ekainaren 29tik uztailaren 1era izango da festibala.

Batzarrean, 2014. urtea arte Festibalak Heletan segituko duela onartu dute aho batez, Heletako herriko etxeko kontseiluak egin proposamenari baiezkoa emanez. Modu horretan, festibalak Heletako herrian egonkortzea izanen du asmo. Bestalde, 2011ko diru kontuak itxi dituzte; 26.000 euroko galera izan zen.

2012ko egitasmoei dagokionez, urte osoan hiru proiektu nagusi garatuko dituztela adierazi du Izarne Molinak, Euskal Herria Zuzeneko komunikazio arduradunak. Iaz bezala, Ideiak irudikatu proiektua plantan emanen dute berrikuntza ugarirekin.Alde batetik, Heletan bi asteburutan artisten arteko topaketak eginez, festibal garaian guneari bizia nola eman erabakitzeko. Bestalde, artisten sorkuntzak, festibala aitzin leku ugaritan ikusgai emanen dira. «Gure asmoa, arteari lekua egitea da, sorkuntza bultzatzea», dio Molinak. Bigarrenik, Sorgin proiektua abian emanen dute. Antzerki konpainia baten eta festibalaren arteko elkarlana izanen du oinarri. Azkenik, Musikak anplifikatu lemapean, Euskal Herriko musika taldeen lehiaketa antolatuko dute, talde ezezagunei leku bat egin nahian.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.