Ezarian. Zientzia

Euskal Herriko lehen fetu ebakuntza, Gurutzetako Ospitalean

Amaia Portugal.
2012ko urriaren 4a
00:00
Entzun
Gurutzetako Ospitaleko fetu terapiako unitateak arrakastatsu ekin dio bere ibilbideari. Nerea Maiz ginekologoa buru, Euskal Herriko aurreneko fetu ebakuntza egin dute, eta esperientziak fruituak eman ditu.

Fetu-fetal transfusioko sindromea izeneko desoreka bat zuzentzeko egin dute ebakuntza, bi haur biki onik jaio zitezen. Bi fetuek plazenta partekatzen zuten (biki monokorialak), eta halakoetan odol trukatzea izaten da elkarren artean. Kasu honetan, baina, fetu batek eman baino odol gutxiago jasotzen zuen, eta besteak alderantziz.

Ama haurdunaldiko hamaseigarren astean zegoela detektatu zuten arazoa, eta hilgarria izaki, fetoskopia egin zuten. Barrunbe amniotikoan kamera txiki bat sartu, eta, laser zuntz baten bidez, bi fetuen odol hodien arteko komunikazioak erre zituzten.

Uztailaren 31n jaio ziren bikiak, osasuntsu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.