harremanak

Euskal herritarren harreman afektibo eta sexualei buruzko inkesta egiten ari da 'Kaixomaitia'

Galdeketak «euskal herritarren harreman sexual eta afektiboei» buruzko datuak jasotzeko helburua du. Aztiker soziologia ikergunearekin ari dira elkarlanean.

jarraia177724.jpg
2020ko otsailaren 19a
17:49
Entzun

«Zer bilatzen duzu harreman batean?», «zer maiztasunez izaten dituzu sexu harremanak?». Kaixomaitia.eus, «euskaldunon harremanetarako gunea», euskal herritarron harreman afektibo eta sexualei buruzko inkesta egiten ari da egunotan, Aztiker soziologia ikergunearekin elkarlanean: «Euskal herritarron harreman sexual eta afektiboei dagokienez ditugun ohiturak, asebetetze mailak eta iritziak ezagutzeko asmoz». 16 urtetik gorako euskal herritarrei zuzendutako galdeketa bat da, guztiz anonimoa. Bertan, besteak beste, bizitza afektiboaren, bizitza sexualaren eta leialtasunaren inguruko galderak egin dituzte. Ikertzaileen arabera, maiatzean egingo dituzte publiko emaitzak, baina horretarako beharrezkoa dute gutxienez 2.500 erantzun jasotzea.

Ez da halako ikerketa bat egiten duen lehen aldia. 2016an ere 73 galderaz osatutako inkesta bat egin zuten. Orduan, 1.500 lagunek hartu zuten parte. Haren arabera, galdetuen artean, %83k dute bere burua heterosexualtzat, %8,9k homosexualtzat, %6,4k bisexualtzat, eta %1,1ek ez dute beren burua aurreko sailkapenetan kokatzen. Gainera, oro har, euskaldunek diote zoriontsu direla arlo afektiboan: batez beste, 6,9ko nota eman diote. Bikotekidearekiko maitasuna ere oso ontzat jotzen dute: 8,5eko nota jarri diote.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.