FORUM RADIO EUSKADI

Euskal herritarron beldurrak

Elbarritasuna eta auto istripuek sortzen dute izurik handiena, Gizakerren inkesta baten arabera

ERREDAKZIOA
2005eko urriaren 29a
00:00
Entzun
Forum Radio Euskadirentzat Gizaker ikerketa sozialen enpresak egindako inkestaren arabera, elbarritasuna eta trafiko istripuak dira euskal herritarren artean beldur handiena sortzen dutenak. Halaber, Euskal Herrian beldur dezente diote gerrari, minbiziari, tratu txarrei eta hondamendiei.

Bilbon aurkeztu zituzten atzo inkestaren emaitzak. «Zeri diogu beldurra euskaldunok?» galdera zen inkestaren abiapuntua.Forum Radio Euskadi ekimenaren helburua izan da euskal herritarren beldurrak zeintzuk diren antzeman eta nola gainditu daitezkeen jakitea.

Inkestako datuen artean, aipagarria da gerra dela euskal herritarren hirugarren beldurra. ETAren atentatuen gaineko ikara, berriz, hamargarren postuan dago, hurakanen eta tsunamien gaineko izuaren maila berean. Beldur handiagoa diote euskal herritarrek islamisten indarkeriari (inkestaren laugarren tokian dago).

Bestetik, George W. Bush da gehien ikaratzen duen agintaria, eta AEBek gehien ikaratzen duten herrialde boteretsua.

Galdeketari erantzuten diotenen artean, %17k diote beldurra Euskal Herriaren independentziari, eta %62k batere beldurrik ez diotela erantzun dute. Halaber, oso altua da Euskal Herriarentzat lortu nahi den autogobernu maila.

Osasun alorrean, minbizia da beldur handiena eragiten duen gaitza; hirutik bik dio beldurra minbiziari. Hiesak, aldiz, %7ri ematen die ikara.

Hegaztien gripea ardura handiko gaia da %55entzat, baina lautik hiruk berdin jaten jarraituko dutela diote. Soilik %19k aldatuko omen dituzte jateko ohiturak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.