Jai giroa izango da gaur nagusi Zumaian (Gipuzkoa). Euskal giroa, hain zuzen. Goizeko hamarretatik hasita, ekintza ugari prestatu dituzte. Hala Gera albokari eta dultzaineroek, Infernupeko Joaldunek eta Ugarte Anaiak txalapartariek iragarriko dute jaia, eta kalejira egingo dute herrian zehar. Eskulangintza eta elikagai postuak egongo dira Alde Zaharrean, 10:00etatik 14:00etara. Azokan, tailerrak hasiko dira 11:00etan; kandelak, euskal ikurrak, otarregintza eta beste egingo dituzte. Salda badago esan ohi da Euskal Herrian, baita Zumaian ere; Upela plazan banatuko dute, 12:00etan, hain justu.
Euskal jaia izanik, ezin bertsolariak falta. Andoni Egañak eta Jon Maiak balkoitik balkoirako bertso saioa egingo dute Sanjuaniturrin, 12:30ean. Hori amaitutakoan, paella erraldoia dastatuko dute herri bazkarian. Joxe Mendizabal arituko da kantu saioen bidez jan-edana alaitzen. Tripa jaisten laguntzeko, herri kirolak egingo dituzte kuadrillen artean, Odietan.
Arratsaldean, dantzaldia izango da plazan, Txikitxas bikotearekin. Eusebio Gurrutxaga plazan, hamar sagardotegitako sagardoa dastatzeko aukera izango da. Txotxari laguntzeko, Erkibe kultur elkarteak taloak egingo ditu, eta San Pedro Txiki abesbatzak, txorizo pintxoak. Bide Batez erromeria taldearekin amaituko dute eguna.
EUSKAL JAIA
Noiz. Gaur, egun osoan.
Non. Zumaian (Gipuzkoa).
Euskal jaia Zumaian
Egun guztiko festa antolatu dute gaurko Zumaian; musika, bertsoak eta herri bazkaria tartean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu