Euskanadarrak, lehen eta orain

Euskaldun, kanadar eta quebectarren arteko lotura kultural eta genetikoak aztertuko dituzte

Peter Bakker historialaria kongresuan izango da. PAULO EIZAGIRRE / BERRIA.
Maialen Unanue
2011ko irailaren 21a
00:00
Entzun
Euskal baleazaleen ildoei jarraiki. Euskaldunen eta Ipar Atlantikoko Amerikako jatorrizko herrien kultur eta genetiko ondarea izenburupean, nazioarteko kongresua egingo dute gaur eta bihar Bizkaia aretoan (Bilbo). EHUko BIOMICs ikerketa taldeak eta Jauzarrea euskal kulturaren ikasketa eta zabalkunderako Kultur Funtsak antolatu dute kongresua.

Kanadar, europar eta euskal adituek Euskal Herriaren eta Ipar Amerikaren arteko elkarrekintzak eragindako kultur eta historiaren inguruko bateratze lana egingo dute. Nazioartean adituak diren hainbat lagunek parte hartuko dute: besteak beste, Stephen Augustine etnologo eta Mik'maq leinuko buruzagi espirituala New Brunswicken, Paul Charest Laval Unibertsitateko doktorea (Quebec), Peter Baker Amsterdamgo Unibertsitateko hizkuntzalari eta historialaria eta Miren Egaña Aranzadi Zientzia Elkarteko kidea. Jon Maia eta Amets Arzallus bertsolariek ere parte hartuko dute bertan.

Batez ere historia, antropologia, hizkuntzalaritza eta genetikarekin lotutako jendearentzat da, baina interesa duen edonork parte har dezake; horretarako, goizean izena emateko aukera izango da, kongresua hasi aurretik.

EUSKAL BALEAZALEEN ILDOEI JARRAIKI

Non. Bizkaia aretoa (Bilbo).

Noiz. Gaur eta bihar, 09:00etan.

Informazioa. 945-01 45 28.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.