Euskararen hilabetea ospatzen ari dira Hendaian (Lapurdi), eta hilabeteari bukaera emateko, Euskararen besta egingo dute igandean.
Goizean hasiko dira ekitaldiak, goizeko hamaiketan Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Ongi etorri Pupu eta Lore emanaldia egingo dute Daniel Ugarte pilotalekuan.
Merkatu zaharrera ere zabalduko da festa. Mutxikoak dantzatzera bilduko dira lehenik, 11:30ean; eta jarraian, aperitifa eta taloak izango dira bertaratzen diren guztientzat, Hendaian Kantuzek alaiturik.
Arratsaldean, Xabier Lete omenduko dute San Bizente elizan. Maialen Errotabeherek, Xabaltxek, Xalbador eta Ihidoyk eta Jojo Bordagaraik haren kantuak interpretatuko dituzte. Sarrerek 8 euro balio dute; 12 urte azpikoentzat, berriz, bost euro.
Larunbatean, bestalde, Errautsak antzerkia ikusi ahal izango da, Hendaiako ikastolak antolatuta. Emanaldia 20:30ean hasiko da, Mendi Zolan kulturgunean.Sarrerak bost euro balio du, eta emanaldiaren egunean salduko dituzte.
EUSKARAREN BESTA
Non. Hendaian (Lapurdi).
Noiz. Igandean.
Asteburuko proposamenak
Euskararen hilabetea bukatzeko festa
Hendaia Xabier Lete omentzeko kontzertua egingo dute igande arratsaldean, San Bizente elizan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu