Euskararen historia txoroa

Jokin Oregiren 'Lingua Nabajorum' antzezlan umoretsua emango dute gaur Zarautzen, 22:00etan

Patxo Telleria eta Mikel Martinez, Lingua Nabajorum antzezten. BERRIA.
2012ko irailaren 4a
00:00
Entzun
Lingua Nabajorum antzezlana emango du Ez Dok Hiru bikoteak gaur, 22:00etan, Zarautzen (Gipuzkoa), Zinema pilotalekuan.

Euskararen bilakaeran oinarrituta dago antzezlana, eta Jokin Oregik zuzendua da. Patxo Telleria eta Mikel Martinez antzezleek teoria bat dute: herri honetan gertatu den gatazka bakoitzak hizkuntzaren aldaketa bat dakarrela. Komedia honetan euskara da tramaren enborra, aurreko lanetan bezala (Euskarazetamol, Larru haizetara, Euskara Sencilloaren Manifiestoa). Antzezlan horiek ehunka ikus-entzule bildu dituzte hainbat aretotan.

Antzezlanari ez zaio umorerik falta euskararen historia «txoro» honetan. Euskaldunak historian zehar beti ibili izan dira liskarrean, bai kanpokoekin, bai beren artean, antzezlanaren arabera. Horrexegatik garatu da euskara. Gatazka bakoitzari euskararen aldaketa bat dagokio. Ondorioz, euskararen geroa salbu da, eta hizkuntzaren bilakaera inoiz ez da geldituko, liskarrak —modu batekoak edo bestekoak— beti izango direlako. Bi aktoreen arteko elkarrizketa absurdoa, azkarra eta ironiaz betea da, ikus-entzuleak barrez jarriko dituena. Haitzuloetako gizakiengandik hasi eta egungo euskaldunenganakoen interpretazioak egingo dituzte.

'LINGUA NABAJORUM'

Noiz. Gaur, 22:00etan.

Non. Zarautzen, Zinema pilotalekuan (Gipuzkoa).
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.