Euskarazko antzerkiaz mintzo

Azken 25 urteotan euskal antzerkigintzak izan duen bilakaera aztertuko dute astelehenetik aurrera

Patxo Telleria arituko da jardunaldietan. LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
2012ko ekainaren 30a
00:00
Entzun
EHUko uda ikastaroen barruan, euskarazko antzerkiak azken 25 urteotan egin duen ibilbidea aztertuko dute Bilbon, astelehenetik asteazkenera.

EHUren BizBAK uda ikastaroen barruan egingo dituzte jardunaldiak. Aktoreak, antzezlan idazleak eta ikertzaileak elkartuko dira, gaiaren inguruan duten ikuspuntua azaltzeko. Jon Kortazarrek koordinatuko du ikastaroa.

Astelehenean, Euskal antzerkia gaur hitzaldia emango du EIZIE itzultzaile elkarteko Karlos del Olmok. EHUko irakasle Iñaki Aldekoak Euskal antzerkia eta modernitateagaia landuko du. Patxo Telleria aktore eta zuzendariak Ni eta nire teloiak hitzaldia emango du, amaitzeko.

Hurrengo egunean, uztailak 3, Ixiar Rozasen antzerki postmodernoa aztertuko du EHUko Iratxe Martinek. Unibertsitate bereko Jaime Valverdek Antzerki antropologikoa garaiko euskal antzerkigintzan azalduko du. Ander Lipus aktorea bere esperientziatik mintzatuko da: Antzerkiaren labirintoan.

Asteazkenean, Aizpea Goenagaren antzerkia aztertuko du EHUko Jon Kortazarrek. Iratxe Retolazak, berriz, Antton Lukuren lana azalduko du. Amaitzeko, Galiziako gaurko antzerkiaren inguruan mintzatuko da Inmaculada Lopez Silva.

'EUSKAL ANTZERKIA GAUR'

Noiz. Uztailaren 2, 3 eta 4ean.

Non. Bizkaia Aretoan,Bilbon. Izena emateko: www.bak.ehu.es .
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.