Durangoko Azokaren inguruan ariko dira datozen egunetan euskal komunikabideak. Honatx bakoitzak egingo dituen emankizun bereziak:
'Berria.info'
Webgune berezia egingo dute Durangoko Azokaren inguruan. Bertan, testu eta argazki bildumak jarriko dituzte. Azokari buruzko gehigarri berezia Pdf formatuan ere irakurri ahalko da. Berriketan.info sare sozialean, berriz, gai propioa du azokak. Edonork idatz dezake, eta BERRIAko Kultura saileko kazetariek sakon aztertukodute.
Hamaika telebista
Durangoko Azokaren inguruko saioa egingo dute egunero, bihartik aurrera, 21:00etan. Saioko protagonistak sortzaileak izango dira, eta egun horietan aurkezten dituzten disko eta liburuen egileak gonbidatuko dituzte. Ordubete iraungo du saioak, eta Durangon bertan grabatuko dute.
ETB1
Gaur Sautrela berezia egingo dute, 23:00etan. Durangoko Azokaren «onurak eta malurak» aztertuko dituzte mahai inguru batean honako sei idazle hauek: Eider Rodriguezek, Arantxa Urretabizkaiak, Ur Apalategik, Harkaitz Canok, Unai Elorriagak eta Hedoi Etxartek. Hilaren 10ean, berriz, Bost egunetan Azokan programa berezia emango dute. Berta Lopez kazetaria Durangoko Azokan ikus daitekeen guztiaren lekuko izango da, eta bertan izandako esperientziaren berri emango du.
ETB3
Gauero egunak eman duenaren laburpena egingo dute, 22:30ean. Halaber, erreportaje laburren bilduma egingo dute, eta neska-mutikoekin egindako pieza batzuk ere izango dira.
Euskadi Irratia
Azokaren irekiera ofizialaren berri emango du bihar Amarauna magazinak. Izan ere, saio hori Landakotik egingo dute, 10:30etik 13:00etara. Asteazkenean, berriz, Arantxa Iturbek Arratsaldekoa egingo du zuzenean azokatik. Bi saio horiez gain, egunero Durangon gertatzen denaren berri emango dute.
Gaztea
Ainhoa Urretabizkaia kazetaria egunero azokan izango da. B Aldea saioa asteazkenean Landako gunetik egingo dute, 18:00etan.
Bizkaia Irratia
Igandean, asteartean eta ostegunean Durangoko Azokatik ariko da Udane Goikoetxea, 11:00etatik 13:00etara. Astelehenean eta asteazkenean zuzeneko konexioak egingo dituzte, 15:00etan. Astelehenean, halaber, 19:00etan irakurketa dramatizatu bat egingo da, eta zuzenean emango dute.
IparraldekoEuskal Irratiak
Asteartean On Daiziela saioa Durangotik egingo du Xan Alkatek, 12:00etatik 13:00etara. Egun berean, Maia Muruagak azokaren berri emango du Kantaire saioan, 17:00etatik 18:00etara.
Info7
Doltza Barandiaranek azokatik egingo du Hitzen lihoa astelehenean, asteartean eta asteazkenean, 10:00etatik 12:00etara. Sortzaileekin elkarrizketak egingo dituzte; erreportajeak emango dituzte, eta bertako giroa jasoko dute.
Komunikazioa
Euskarazko hedabideek saio bereziak egingo dituzte Durangoko Azokatik
ETB1eko 'Sautrela' berezian azokaz eztabaidatuko dute gaur sei euskal idazlek, 23:00etatik aurrera
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu