Euskarazko hedabideetan ez du eraginik izango

2014ko abenduaren 12a
00:00
Entzun
Urtarrilaren 1ean jarriko da indarrean Jabetza Intelektualaren Legea Hego Euskal Herrian, Herrialde Katalanetan, Galizian eta Espainian. Lege horrek kanon bat ordaintzera behartuko ditu albisteak batzen dituzten Interneteko zerbitzuak. Google Newsek Espainiako gunea ixtea erabaki du, tasa ordainduta ez baita errentagarria izango. Hala baieztatu du Richard Gingras Google Newseko arduradunak. Halaber, nabarmendu du Googlek industria editorialari laguntzeko konpromisoa duela: «Bai Espainian, bai nazioartean enpresei audientzia eta diru sarrerak handitzen lagunduko diegu».

Google News Espainiak ez ditu batzen euskarazko zein katalanezko egunkari eta aldizkarien berriak. Horrenbestez, erabakiak ez die eragingo bi hizkuntzotako komunikabideei.

Google Newsek 70 herrialdetan funtzionatzen du, 35 hizkuntzatan. Espainiakoa da ixten duen aurreneko gunea.

Ikusteko dago, bestalde, Sustatu, Niagarank —gaztelaniazkoa da— eta beste zerbitzu batzuei legeak nola eragingo dien.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.