Internet

Euskarazko Interneten Eguna ospatuko da lehenengoz, maiatzaren 17an

Interneten Nazioarteko Eguna baliatuz, sarean euskaraz egitera animatu nahi dituzte erabiltzaileak. Ekitaldi berezia egingo dute Iruñean.

Duela bi urte hasi ziren '.eus' domeinuak bultzatzen. LUIS JAUREIALTZO / ARGAZKI PRESS
2016ko maiatzaren 11
12:32
Entzun

Maiatzaren 17an mundu osoan ospatzen da Interneten Nazioarteko Eguna; harekin bat eginez, eta aurten lehen aldiz, Euskarazko Interneten Eguna antolatu dute Puntu Eus Fundazioak, Euskaltzaleen Topaguneak eta Euskalerria Irratiak, elkarlanean. Iruñean egingo dute ekitaldi nagusia, eta bertan izango da Ana Ollo, Nafarroako Gobernuko bozeramailea.

Sarearen nazioarteko eguna dela baliatuta, arlo horretako berrikuntzak aurkeztuko dituzte, eta, bide batez, aukera izango da euskarazko Interneten alde topa egiteko. Ekitaldia 18:30ean izango da, Katakraken egoitzan, eta sarrera doakoa izango da.

Duela 11 urtetik hona ospatzen da Interneten Nazioarteko Eguna, sarearen erabiltzaileen elkartearen ekimenez. Helburua, hauxe: argitara ateratzea sarea herritar guztiengana gerturatzeko erakunde eta instituzioek egiten duten lana.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.