Eva Hache fitxatu du La Sextak 'El club de la comedia' aurkezteko

2011. urtean 'The Walking Dead' telesaila estreinatuko dute, AEBetako AMC kateko arrakastatsuena

urtzi urkizu
Donostia
2010eko abenduaren 15a
00:00
Entzun
Hainbat telebista katetik pasatu ostean, Eva Hache aurkezle eta umorista La Sextara iritsiko da datorren urtearen hasieran.El club de la comedia formatuaren bertsio berritu bat aurkeztuko du Hachek, Madrilgo Häagen-Dazs Calderon antzokian. Programan parte hartuko dute, besteak beste, Angel Martinek, Joaquin Reyesek, Berto Romerok, Goyo Jimenezek, Dani Mateok, Leo Harlemek eta Carmen Machik. Gainera, bakarrizketetan hasiberriak diren talentu gazteei ere aukera bat eman nahi diete saioan.

La Sextako berrikuntzen artean, bestetik, datorren astelehenean hasiko den Algo pasa con Marta saioa dago. Arratsaldero, bost gonbidatuk Marta Torne aurkezlearekin hitz egingo dute talk-show berrian. «Esperientzia bitxiak eta kasu surrealistak» platora eramango dituztela aurreratu dute.

AEBetako telesail berriak

2011. urterako La Sextak gordea duen produktu indartsuenetakoa The Walking Dead telesaila da. Zonbien inguruko fikziozko lan horrek sei milioi ikus-entzule lortu ditu AEBetan, AMC ordainezko katearen telesail arrakastatsuena bihurtuz. Frank Darabontek zuzendutako telesaila 120 herrialdetan estreinatu dute. Emango dituzten beste telesail batzuk Nikita berria, Toda la verdad eta Chase dira.

La Sexta2 katean, bestetik, mahai-inguru politiko bat estreinatuko dute urtarrilean. Gauero emango dute astegunetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.