Ezarian. Zientzia
Ez dago adostasunik neutrinoen auzian
Ikerketa Nuklearrerako Europako Zentroak (CERN) ez ditu balekotzat jo Gran Sassoko laborategian neutrinoen abiadura probatzeko berriro egindako probak. Bigarrenez, argiaren abiadura gainditu dutela esan dute Icarus esperimentuko arduradunek, Opera esperimentuan gertatu bezala; baina zalantza ugari dago zientzialarien artean. Proba gehiago egingo dituzte fisikaren arauek azaldu ezin duten auzia argitzeko, partikula horiek (neutrinoak) argia baino azkarragoak direnetz erabakitzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu