Futbolzalea ni? Baita zera ere! Ezetz ba, azken hiru urteetako urduritasun uneak ez ziren Reala bigarren mailan zegoelako. Hala ere, gure bidea ia antzekoa izan da...2007an, ekainean, hasi zen dena, bientzat. Hiru urte luzez lana egin ondoren, aurten bai! Erreala primeran eta Behobia-Donostia patinetan!
Pi-pi-pipi-piiiii. Jaiki, pixa egin, gosaldu, motxila hartu eta trena hartzera. Estazioan giroa sumatzen da: ia edozein egunetako jende kopurua, baina oraingoan denok esna-esna, eta kirol arropaz jantzita. Batzuek, gainera, patinak agerian dituztela. Ez, ez da ametsa... ala bai?
Irundik Behobiara autobusez joan gara. Patinak jantzi, motxila utzi, eta goazen berotzera. Euri pittin bat hasi berri du. Kaka zaharra!
Egia esanda, ez zait asko inporta zorua bustita dagoen ala ez, irristatze kirola baita patinajea. Bustita dagoenean, gehiago! Hala ere, nori gustatzen zaio euripean egin beharra halako estreinaldi bat?
Segi dezagun berotzen, eta gero gerokoak...
Milaka korrikalari dabil jada hemendik, eta haien irteera ordurako oraindik bi ordu falta dira... Afizioa! Egia esanda, ekitaldi mundial baten barruan gabiltzala gero eta garbiago dugu.
Elbarrituak martxan daude. Gure ordua heltzen ari da... Musika, topera. Bozgorailuetatik giroa berotzen... Gutxi falta da!
10:40. Gure txanda ! Aurten bai!
Lehenengo patinadak. Labainkor dago, baina ez gehiegi. Lehenengo bihurgunea. Ondo.Ikusle dezente, txalo zaparrada. Euririk ez...
Arretxeko jaitsiera. Abiadura moteldu... segi, segi!
Gaintxurizketako gaina... Mundiala, benetan. Banekien zer zen hau korrika, baina gaurko egoeran oraindik hobea iruditzen zait. Gogoko tokian, aldaparik ez... Aurten hala egin zait, behintzat. Pozik nago. Oso pozik. Ametsa betetzen ari naiz.
Lezoko sarrera. Euria. Hau jendetza! Hau malda behera! Moooola mazue!
Pasaiako portuko trenbide labainkorrak pasatu. Oztopo txikiak, baina ez gaindiezinak. Gutxi falta daaaaaa!
Trintxerpeko txistulariak, isilik! Datorren urterako, prest?
Mirakruzeko gaina. Tourra. Hainbeste animorekin hegalak banitu bezala igo dut. Ea jaitsiera nolakoa den... Beldurra?Kaaaaaaaaña.
Itsasoa ikusten da, hortxe. Sagueseko bihurgunea... Gutxi baino gutxiago... eta jendetza. Eta haizea. Kontrako haizea. Luze egingo zait...
Helmuga. Hiru urteko ametsa. Lortu dugu. Merezi izan du. Indeu !
EZARIAN. Aurten, bai!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu