Iritsi dira alderantzizko saltzeko makinak, vending ekologikoa izenez ere ezagutzen direnak. Makinan sartzeko txanponak ontziengatik ordezkatzen dira; eta erosi beharrean, lortzen dena trukean jasotzen da. Birziklapenean oinarritzen den egitasmoa da reverse-vending-a. Birziklapena, pizgarri batzuen truke. Mota ezberdinetako ontziak eta askotariko sariak, bata bestearen ordainetan: aluminiozko latak; plastikozko eta paperezko bilgarriak, beirazko ontziak... Horiek eta beste hainbat material makinan sartu, eta oparia zirrikitutik: dirua, deskontu txartelak eta ikuskizunetarako sarrerak lor daitezke.
Reverse-vending teknologia Bizkaira heldu da; Arrigorriagako Eraikuntza Institutura, hain zuzen. Unibertsitateko ikasle talde batek negozio onenaren ideiaren saria jaso zuen iaz; Nafarroako Lan Zerbitzuak eman zien saria birziklapenari eskainitako lanagatik.
Behin produktua kontsumituta, ontzia makinara bota eta hoeeek materiala sailkatu eta trinkotu egiten du; birziklapenerako prest utziz. Ingurumenaren eta birziklapenaren gaineko kontzientzia duten herrialdeetan ohikoak dira makina ekologikoak, Norvegian eta Alemanian kasu.
Mota honetako makinak enpresa eta erakunde publikoetan jartzeko pentsatuta daude. Itxuraz gainerako vending makinen antzekoak dira; soinu gutxi egiten dute, eta erabiltzeko errazak dira. Gainera, publizitatea saltzeko bidea izan daiteke, makinan LCD pantaila bat ipiniz gero.
EZARIAN. SALTZEKO MAKINAK. Ekologia eta teknologia, bat
Euskal Herriko lehen saltzeko makina ekologikoa martxan dago Arrigorriagako Eraikuntza Institutuan (Bizkaia). Plastikoa birziklatzeko balio du: erabilitako ontzien trukean, ordainsaria jaso dezake erabiltzaileak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu