EZARIAN. ZIENTZIA. Ahuntzak klonatzen ari dira kaxmirra lortzeko
GENETIKA. Txinak ahuntza klonatzeko proiektu bat martxan jarri du kalitate handiko kaxmir produkzioa handitzeko. Otsailetik martxora 14 ahuntz klonatu dituztela esan dute. Horietako hamabik IGF1 genea dute, kalitate handiko ilea haztea eragiten duen genea. Ahuntz klonatu horiek urtean 1.000 gramo kaxmir ematen dituzte; ohiko ahuntz batek, berriz, 600 gramo baino ez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu