EZARIAN. ZIENTZIA. Bide berriak birusei aurre egiteko sendagaien bila

Irune Lasa.
Donostia
2010eko azaroaren 4a
00:00
Entzun
Minbiziak baino bi aldiz jende gehiago hiltzen dute birusek; haien aurkako zenbait sendagai garatu badira ere, artatzeko gaitz zailenak eragiten dituzte. Baina haien kontrako bidean aurkikuntza garrantzitsua egin dute Cambridgeko Biologia Molekularreko laborategian: orain arte uste zenaren kontrara, gorputzak badu modua birusari aurre egiteko behin zelulan sartu denean ere.

Behin zelulan sartuta birusa borrokatzeko modu bakarra zelula akabatzea zela uste zen orain arte, antigorputzek (immunitate sistemak) zelulatik kanpo soilik egiten zutelako lan. Baina Cambridgen ikusi dute antigorputzak birusari eransten zaizkiola zelulara sartu aurretik. Eta zelula barneko TRIM21 proteinak antigorputzak antzematen dituenean, birusaren aurkako erantzuna pizten du. Prozesu azkarra da, bizpahiru ordu irauten duena.

Zientzialariek uste dute TRIM21 proteina naturalaren kopurua kanpotik handituz inalagailu bidez prozesua eraginkorrago bihur daitekeela. Ez luke birus guztientzat balioko, baina bai hotzeriarentzat eta gastroenteritisarentzat, adibidez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.