EZARIAN. ZIENTZIA. EGUZKIA IKUSTEKO BESTE MODU BAT

2010eko azaroaren 4a
00:00
Entzun
Bai, gure Eguzkia da, eta ez, argazkia ez du milioika dolar balio duen satelite batek atera. Alan Friedman astroen argazkilariak atera zuen, joan den urriaren 20an, bere etxeko atzeko patiotik. Buffalo kanpoaldean bizi da Friedman, New Yorken (AEB), eta hiriko distirak ez dio uzten galaxia, nebulosa eta halakoak ikusten. Baina atmosfera egonkor badago, Eguzkia ikus daiteke eta hari argazkiak atera. 500 dolar balio duen hidrogeno argirako iragazki bat erabili zuen Friedmanek argazki hau egiteko. Kontraste gehiago lortzeko, koloreak moldatuta daude.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.