EZARIAN. ZIENTZIA. Malaria borrokatzea, zailago

Anofele eltxoen artean, malariarekin lagun gehien hiltzen dituen espeziea bi espezie ezberdinetan bereizten ari dela ikusi dute Afrikan.

Irune Lasa.
Donostia
2010eko urriaren 28a
00:00
Entzun
Urtero 500 milioi lagunetik gora infektatzen dira malariarekin, eta horietatik bi milioi inguru hiltzen dira. Odoleko parasito mikroskopiko bat izaten da gaitzaren eragilea, eta eltxo emeak infektatzen du. jateko odola behar eta hozka egiten duenean. Munduko gaitz hilgarrienetakoa den malariaren kontrako borrokan, eltxoetatik babesteko sareak dira oraindik ere neurririk eraginkorrena, egiaz eraginkorra eta kontrako efekturik gabea izango den malariaren aurkako txertorik ez baitago. Halere, gaitza infektatzen duen eltxoaren aurka egitea da ikertzaileak aztertzen ari diren beste borroka ildo bat. Orain, ildo horretan, oztopo handi bat topatu dute.

Hainbat dira bizkarroia transmititu dezaketen eltxoak, baina bat da arriskutsuena; alde handiz, gainera. Anopheles gambiae eltxoak infektatzen ditu munduko malaria gaixoen erdiak, ia Afrika osoan zabalduta baitago.

Jakinekoa zen Anopheles gambiae bi anduietan banatzen zela, baina bi anduien azterketa genetiko gero eta zehatzagoek erakutsi dute desberdintasunak uste baino handiagoak direla eta bi espezietan bereizten ari dela eltxoa, bizkor gainera. Baten kontra balio duen estrategiak bestearentzako jada balio ez izatea oso posible dela diote adituek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.