Inoiz baino beroago daude Debako (Gipuzkoa)Santa Mariaklaustroko horma hotzak. Irailaren 25a arte egongo da ikusgaiMusika, Iruña Cormenzana (Iruñea, 1967) margolariaren erakusketa. Musika eta margolaritza batu nahi izan ditu artistak.
Igor Stravinski konpositoreak zioen ez dela nahikoa musika entzutea, ikusi egin behar dela.
Zaila da ikuspegi hori lantzea, gizarteak ez duelako ezagutzen musika margotzeko gai gisa. Baina lor daiteke, pasioz eta sentimenez. Zuzendaria eta musikarien lekuan jarri naiz, eta musika egiten duen jendeak sentitzen duena erakutsi nahi izan dut.
Hortaz, ezin pertsonalagoa izan da emaitza, ezta?
Ezin pertsonalagoa. Artearen edozein esparru gisa, pertsona bakoitzak bere erara bizi du musika, eta, hortik abiatuta, askatasun handiz egin dut lan. Musika sakon bizi dut, eta nire eremura ekartzen saiatu naiz.
«Formulismoa alde batera utzi nahi izan dugu», dio erakusketaren aurkezpenak...
Bai. Arte galeria askotan egin dut lan, eta, gehienetan, margolariaren lana oso mugatua egon ohi da. Klaustroko horma guztiak zureak direla jakiteak, arte galeria klasikoen eskemak hausten dira eta formulismo guztia galtzen da: zu zeu izan zaitezke. Gainera, teknika aldatu dut Musika-rako: olioa erabili beharrean, margo plastikoak erabili ditut, askoz azkarrago lehortzen direlako.
Espazio horretan guztian orkestrako kide guztiak margotzeko tokia izan duzu, salbuespenik gabe.
Zuzendariaren tokian jarri nahi izan nuen hasieran, asko miresten dudalako haren zehaztasuna, kontzentrazioa eta egoeraren guztizko kontrola. Baina beste kideak marraztu ahala, orkestrako musikari bakoitzak duen funtsezko eragina bizitzeko aukera izan dut. Orkestran ezin du ezerk huts egin, margolaritzan bezala. Ezaugarri bera dute biek.
Aipagarri dira margotzeko erabili dituzun kolore biziak. Basatiak dira.
Erakusketa Santa Maria elizako klaustroan izango zela esan zidaten, eta argi izan nuen klaustro horren parte izan nahi nuela. Erdi Aroan, kolore biziko tapizak erabili ohi zituzten harria estaltzeko eta gelari berotasuna emateko. Gauza bera egin nahi izan dut erakusgela honekin: espazio bat hartu, eta, margolanenez betetzea baino, nahiago dut nire munduko parte bihurtzea.
Beraz, koloreen aukeraketa kontraste hutsa egitea izan da? Ez dago gaiarekin lotuta?
Kolore biziek —eta gorriak batez ere— indarra, pasioa eta bizitasuna transmititzen dute, eta, alde horretatik, bat datoz orkestra emanaldiek transmititzen duten sentipenekin. Batzuek lasaitasuna transmititzen dute, baina energia handiko uneak ere eskaintzen ditu musika klasikoak, indarkeriatik oso gertu daudenak.
Musika arloantradizio handiadu Debak. Eragina izan al du erakusketaren sormen prozesuan?
Musika pasio handiz bizi duen herria da Deba. Han egon naizen bakoitzean herritarren energia nireganatzen saiatu naiz, eta margolanetan islat0u ditut.
Iruña Cormenzana. Margolaria
«Ezaugarri bera dute orkestrek eta margolaritzak: ezin du ezerk huts egin»
Margolari iruindarraren 'Musika' erakusketa ikusgai dago Debako Santa Maria parrokiako klaustroan. Musika eta margolaritza batu nahi izan ditu, erakusgela «bere mundura» hurbiltzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu