OSASUNA. Adimen emozionala

Ezinbesteko kontzientzia

2010eko abenduaren 7a
00:00
Entzun
«Zer egin dezakezu zure azken hilabete hauek ahalik eta ongiena bizitzeko?», galdetu zioten irratsaio batean minbizia zela eta, handik gutxira hilko zen pertsona bati -jakinaren gainean zen, noski-. Erantzun sakona, transzendentala espero zitekeen; hauek haren hitzak: «Zauden egoeran zaudela, ahalik eta gehiena, zuk zeuk nahi duzun lekuan, zuk zeuk nahi duzunarekin, eta zuk zeuk nahi duzuna egiten zaudela ziurtatzea». Erantzun sakona izan zen, transzendentala nire ustetan.

Konplexua, zaila zen pertsona horren egoera: inpotentzia, onarpena, galera... tartean izango zituen ziurrenik. Hala ere, ikuspegi orokor batetik begiratu eta gure eguneroko bizimodu arruntean ere, aipatutako proposamen horrek guretzat ere berdin-berdin balioko lukeelakoan nago. Zoriontsuago izan nahi du batak kasurik onenean; gutxiago sufritu eta hobeto bizitzen ikastea besteak. Edozein dela egoera, ezinbestekoa dugu jabetzea non gauden, zer egiten ari garen, zer sentitzen dugun benetan; geure burua engainatu gabe, alegia.

Hau da, magia egiteko dohaina izatekotan, makilatxo magikoa hartu, eta zer aldatuko zenuke zeure bizitzan? Bai, badakit magia mota hori ez dela zilegi; baina ziur nago desiratzen duzun hori lortzeko, benetan zure esku dauden gauza ugari badirela. Baietz? Guk uste baino gehiago askotan. Ekin beraz!
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.