Mundua eskuinentzat egokitua dagoenez, ez da erraza ezkerra izatea. Egunero erabiltzen diren tresnetako asko eskuinentzat pentsatukoak dira: guraizeak, ontzi-irekitzekoak, ikasmahaiak, gitarrak... Dena den, badaude ezkerrentzat espresuki egindako produktuak saltzen dituzten dendak, Iruñeko El Rincon del Zurdo (Ezkerraren Txokoa) kasu.
Gizarteak gaizki ikusi ditu ezkerrak urte luzez, eta ondare hori jaso dute hainbat hizkuntzek, ezkerra deabruarekin edo baldartasunarekin lotuz. Bestalde, ikastetxeetan gertau da adibide esanguratsuenetako bat, ikasle ezkerrei eskuinez idaztera behartzen baitzieten orain dela ez hainbestera arte.
Ezker izateari buruzko ajeen inguruan asko dakite Garbiñe Ubeda kazetariak, Beñat Rezusta esku pilotariak eta Lide Hernando Liher bakarlariak. Mila ezker saiakera liburua idatzi zuen Ubedak, ezker atzelari profesional bakarra da Rezusta eta gitarra ezkerrarekin jotzen du Hernandok.
Ezkerrei buruzko erreportaje zabala argitaratuko du bihar BERRIAk.
Horrez gain, honako gai hauek jorratuko dituzte Bizigiro gehigarrian: Luis Angel Plagaro sukaldariari elkarrizketa, Dan Trachtenberg zuzendariaren 10 Cloverfield Lane filma eta Kobazuloen eguna asteburuko proposamen gisa.