Langabeei, langileei, erretiratuei, ikasleei, homosexualei eta ekologistei ahotsa emango dien egunkari bat iritsiko da kioskoetara apirilaren 1ean: La voz de la calle. Egunkari berria «ezkerrekoa, objektiboa eta inpartziala» izango dela iragarri du Teodulfo Lagunerok, proiektuaren sustatzaileak. «El País eta Público egunkarien ezkerretara kokatuko da».
Egunkariak Madrilen izango du egoitza nagusia, eta edizio propioak izango ditu Iberiar Penintsulako iparraldean, Katalunian eta Andaluzian.
Proiektu berriak ez du inolako talde ekonomiko eta politikorekin loturarik, eta hainbat intelektual eta kazetarik sustatu dute. «Arima jarriko dugu, ona izan eta sal dadin», esan du Lagunerok.
Komunikazioa
«Ezkerreko» egunkari bat jaioko da apirilean
'El País' eta 'Público'-ren ezkerrera kokatuko da 'La voz de la calle', Teodulfo Lagunerok iragarri duenez
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu