Ezpalak jaia, Baionan hasita

Zinta dantzei buruzkoa izango da aurtengo jaia, eta Lapurdiko hiriburuan, Eibarren eta Iruñean egingo dute

Zinta dantza, Andoainen (Gipuzkoa), 1929an. Europa eta Amerikako ia herrialde orotan daude halakoak. BERRIA.
Erredakzioa
2012ko maiatzaren 25a
00:00
Entzun
Orain, gauza berri gisa saltzen dute pole dantza, baina betidanik egon da zurtoin baten inguruko mugimendua Europako zein Amerikako herrialde ia guztietan. Horren erakustaldia egingo dute aurtengo Ezpalak jaialdian. Gaur hasiko da, Baionan; bihar jarraituko du, Iruñean, eta igandean amaituko da, Eibarren (Gipuzkoa).

Maypole esaten diote dantza mota horri ingelesez mintzo diren herrialdeetan. Izan ere, maiatzean dantzatzen zituzten, xingolaz loturik makil handi batera. Kristautasunak udaberriaren inguruko erritu paganoak guztiz itotzea edo ordezkatzea lortu ez duen lekuetan gorde dira dantzok.

Gaurko saioa Baionako Gurutze auzoko Gaskoinen plazan izango da, 19:00etan, eta hauexek ariko dira: Oinak Arin taldea (Beskoitze, Lapurdi) , Ball de Gitanes (L'Arboç, Tarragona, Katalunia), Añate folklore taldea (Tenerife, Espainia) eta Eraiki taldea (Irun, Gipuzkoa).

Bihar, 17:30ean, kalejira egingo dute taldeok Iruñeko Alde Zaharrean, eta, ordu erdi geroago, emanaldi guztiak ikusi ahalko dira Burgoen plazan.

Igandean, 12:00etan hasiko dira, Eibarren, Urkizuko plazatik Untzagara. 12:30ean, emanaldia egingo dute taldeok Untzagan, eta, 17:00etan, erromeria izango da Patxi eta Konpainiarekin.

EZPALAK JAIALDIA

Noiz. Gaur, Baionan; bihar, Iruñean; eta, etzi, Eibarren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.