Gidoi sinple batetik abiatuta, Al Pacino beteranoak Colin Farrell CIArako «entrenatzen» ikusiko dugu. Roger Donaldsonek (Cocktail, Species) jakingo du leihatilan dirua zerk uzten duen, thriller huts samarra gelditu baitzen azkenean. Hori bai, askorik pentsatu gabe bazkalostean gozatzeko moduko zinta bada The Recruit. Erraz ahazteko modukoa ere bai.
James bizkorra AEBetako Inteligentzia Agentzian titulua lortzear dago. Berarentzat CIAn lan egitea eguneroko monotoniatik ihes egiteko modu bat da. Baina operazioetako ofizial bihurtu aurretik, entrenamendu sekretu bat gainditu beharko du, Burke nagusiaren alboan. Arau jokoak erakutsiko dizkio Burkek gazteari, eta sator bat atzemateko lana jarriko dio. James gazteak bere lanaren gainean hausnartuko du.
Agente beterano eta hasiberriaren arteko gorabeherak ezagunak egiten zaizkigu, eta ez da ezusteko askorik egongo. Al Pacinok, behintzat, finago bihurtzen du dena.
Urtzi Urkizu
############
La prueba
Tele5, 16:00. Zuz.: Roger Donaldson. Akt.: Al Pacino, Colin Farrell, Bridget Moynahan, Gabriel Macht, Mike Realba, Dom Fiore, Karl Pruner, Ron Lea. 105 min. AEB, 2003.
############
Ezusteko gutxiko 'thriller' entretenigarri bat
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu