Gailu eramangarrientzako argazki aplikazio bat da Instagram. Karratu forman jasotzen ditu irudiak, eta argiztapen ukituak aukera ematen du. Duela gutxira arte, iPhonetan bakarrik erabil zitekeen; iaz, iPhoneentzako aplikazio onena izendatu zuten. Eta duela egun batzuk, Android sistema duten sakelako telefonoetara egin du jauzi. Aurreneko 12 orduetan milioi bat deskarga izan zituen. Arrakasta hori ikusita,aplikazioa erosteko erabakia hartu du Facebook sare sozialak. Prezioa ez da txikia izan: mila milioi dolar (765 miloi euro).
«Aurreneko aldia da hainbeste erabiltzaile dituen produktu bat eta enpresa bat erosten dugula. Ez dugu halako operazio asko egiteko asmorik. Nahi duguna da argazkiak partekatzeko esperientzia hobetzea», adierazi du Mark Zuckerberg Facebookeko kontseilari ordezkariak. Hain justu, burtsan kotizatzen hasteko hilabete baino falta ez denean.
Instagrameko erabiltzaileek etorkizunean argazkiak beste sare sozialetan partekatzeko aukera izango dute. Aplikazio independente bat izango da aurrerantzean ere. Baina Instagrameko lantaldearekin elkarlan estuan ariko direla iragarri du Zuckerbergek.
Komunikazioa
Facebookek Instagram aplikazioa erosi du, mila miloi dolarren truke
Berriki Androidera egin du jauzi Instagramek, eta aurreneko 12 orduetan milioi bat deskarga izan zituen
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu