Udarekin batera iristen da beroa. Beroarekin batera, jendeari kanpora ateratzekobeharra sortzen zaio. Herrietako jaiak ere beroarekin batera heltzen dira. Eta, jaiekin batera, kaleko musikaren presentzia nabarmen areagotzen da udan. Beraz, beroarekin batera kalean musika entzuteko, dantzatzeko eta kantatzeko aukera gehiago dagoela esan daiteke.
Baina kaletik kalera giroa ezberdina izaten den bezala, giro bakoitzak ere bere musika izaten du. Gustu ezberdinentzako musika mota ezberdinak topatu ahal izango dira udan gure herrietako kaleetan. Elektrotxarangak rock musika eramango du belarri gogorrenentzako; ohiko txaranga betiko giroa maite duenarentzat aukera ederra izango da; eta perkusio taldeek, bestalde, musika erritmo biziagoak eramango dituzte dantza egin nahi duenarentzat.
Ezarian. Kaleko musika
Festak adina musika
Uda eta beroa batera doazen kontzeptuak dira. Festa eta musikaren antzera. Musika eskaintza anitza topatu ahal izango da udan Euskal Herriko kaleetan. Elektrotxaranga, txaranga edo perkusio taldeak, esaterako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu