Bilboko Aste Nagusia

Festak eta kirola uztartzeko helburuz, Aerobithona

Urtero konpartsek antolatzen duten Aerobithon ekitaldiak gero eta parte hartzaile gehiago ditu

Lagun giroan eta umore onean aritu ziren aerobikean. JUANAN RUIZ / ARGAZKI PRESS.
Bilbo
2011ko abuztuaren 23a
00:00
Entzun
Kirol arropa jantzi, eta dantzara. Hori pentsatu zuten atzo Areatzan konpartsek antolatutako Aerobithonean parte hartu zutenek. Asko izan ziren han bildu zirenak: haurrak, gazteak, helduak... eta asko izan ziren emanaldia ikustera ere bildu zirenak.

Joandakoen artean helburu desberdinak nabari zitezkeen. Batzuek, kirola atsegin dutenez, ekitaldia probestu zuten horretarako. Baina gehienak talde giro atseginean arratsalde on bat igarotzeko asmoz joan ziren. Kirmen Uribe pregoilaria eta Patricia Lezama txupinerak ere parte hartu zuten.

Aerobithona hasi aurretik, beharrezko beroketa eta luzaketa batzuk egin zituzten, minik ez hartzeko. Ondoren, dantzan hasi ziren. Ordu eta erdiko ekitaldia hiru zatitan banatu zuten irakasleek: dance, aerobik, eta aerobox.

Konpartsek antolatzen duten ekitaldia gero eta arrakastatsuagoa dela nabarmendu du Patricia Mateo aerobik irakasleak. Hasierako urtetan lehen igandean ospatzen zuten. Baina, gau luzearen ondoren, inor gutxi biltzen zen. «Hori ikusita, astelehenera pasa genuen, eta orain jende mordoa biltzen da. Gure helburua festetan ere kirola egin daitekeela erakustea da».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.